2012/10/16

Urriak 11ko Ikasle Greba

Urriak 11ko ikasle graba zela eta, lengo ostegunean kalera atera ginen geure eskubideak aldarrikatzera, izan ere, gobernu zentralak krisiaren aurkako erreformak ezarri ditu. Murrizketa hauek hainbat arlotan eman dira, baina batez ere hezkuntzan.Guri tokatzen zaigun partea handiegia dela esan genezake, zeren eta, hainbat arotan kaltetua ikus dezageku geure burua.

Alde batetik, ikasle garen bezala, laguntzarik gabe geratzen ari gara. Hemendik aurrera unibertsitatean ikastea edo goi mailako ikasketak egitea gero eta zailagoa izango zaigu eta batez ere geure poltsikoei, batetik, kuotak asko igo direlako eta bestetik, diru laguntzak gutxitu direlako.

Bestalde, gure etorkizunari begira, irakasle izango ganerez, lan muduan sartzen garenean, baldintza txarrak edukiko ditugu erreforma hauek indarrean badaude.

Horregatik, gure etorkizuna bermatzeko ta gure eskubideak defendatzeko, ikasleak mobilizazioetara deituak izan ginen eta "hezkuntza herritik, herriarentzat" leloarekin ibili ginen Euskal Herriko kaleetan zehar.

Hona hemen, Ikasle Abertzaleen itzaldi politikoa

2 comentarios:

  1. Gai honek, beste askoren moduan, erantzun pertsonalizatua merezi luke, baina egutegia gainean egonik ez daukat astirik, orduan:
    Jakin ezazu irakurri dudala (baliteke gainetik egin izana). Eta hauxe dela zuri zuzendutako pertsonalizazio guztia:

    Irakasle ikuspegia aipatzen duzu, ikuspegi laboral/sindikalista batetik. Hezkuntzarekikoari buruz pentsatzeko testu bat opari:
    Madrileko ordezko irakasle batek idatzitakoa.

    ResponderEliminar
  2. Ez dakit zergaitik, baina ezin dut testu hori irakurri. Blogean sartzen nahiz eta orrialdea ez duela aurkitzen jartzen dit. Gero goian jartzen du beste web orri batean daudela eta ortan ere sartu nahiz baino ez dut artikulua arukitu.

    ResponderEliminar