2012/10/17

11x12 Nazioarteko Ikasle Greba Orokorra






Ostegunean, Nazioarteko Ikasle Greba Orokorra egin zen bi helbururekin: lehenengoa, Espainiar Gobernutik inposatu nahi dizkiguten erreforma atzerakoiei eta murrizketei aurre egitea; eta bestea, atzo ezer ospatzerik ez zegoenez Herri Eskolak antolatzea zen. Greba Orokor hau beste Ikasle Mugimenduekin batera antolatu zen, nahiz eta arazo ezberdinak eduki, oraingoan denok berdina baikenuen. Espainiar Gobernuak egin nahi dituen erreforma eta murrizketek guregan ere eragina izango dutenez, ikasleok ezin genuen geldirik geratu.

Erreforma eta murrizketa hauekin: unibertsitate-tasak garestitu nahi dizkigute, 300€ gehiago; euskarazkoak diren graduetan, gaztelaniazko ikasgaiak jarri nahi dituzte; 2013 egin nahi dituzten murrizketak... eta orain arte egin dituztenak: geletan ikasle kopuruaren igoera, murrizketa ekonomikoak... Erreforma eta murrizketa hauen arduradun eta erruduna Wert da. Beraz, urriaren 11n, ikasleon nhai entzuteko garaia zen eta Ikasle Greba egin zen.

Ostiralean, aldiz, Hispanitatea delako jai eguna ospatzera behartu nahi gintuzten. atzo ez zegoen ezer ospatzeke eta Herri Eskolak antolatu ziren, Euskal Eskola Nazionala eraikitzeko asmoz. Euskaraz ikasi eta bizitzeko heziketa eredu bat nahi dugu.

Hau guztiagatik, Nazioarteko Ikasle Greba Orokorrarekin bat egitea erabaki nuen.

1 comentario:

  1. Gai honek, beste askoren moduan, erantzun pertsonalizatua merezi luke, baina egutegia gainean egonik ez daukat astirik, orduan:
    Jakin ezazu irakurri dudala (baliteke gainetik egin izana). Eta hauxe dela zuri zuzendutako pertsonalizazio guztia:
    Eta hilaren 12ko eskoletan parte hartu zenuen?

    Ikasle ikuspegia garatuta duzula esango nuke. hori ondo dago, ikaslea zara-eta.
    Baina, gauzak ondo bidean, lau urte barru irakaslea ere izan behar duzunez, irakaslearen eta irakaskuntzaren ikuspegia ere landu behar zenuke.

    ResponderEliminar