2012/10/16

Eleaniztasuna

Gaur egungo gizartean, batez ere Espainia barrualdean, nahiko zabalduta dago elebakarra izatea, izan ere, beldur moduko bat dago: eleanitza izanda, hizkuntzaren bat ondo ez jakitea. Hau da, hizkuntza bat perfektu jakin nahi dugunez, itxi egiten gara beste hizkuntzaren bat jakiteko orduan, alegia, uste dugula hiru hizkuntza baldin badakizkigu, horietako bakarra ere ez dugula ondo menperatuko.

Baina hau arazo bat da, zeren eta, kultura eta toki ezberdinen arteko komunikazioa mugatu egiten da, bakoitzak bere tokiko hizkuntza bakarrik dakielako. Gainera, denak elebakarrak izango bagina, ezingo genuke elkar komunikatu, eta ezingo nuke imaginatu gizarte bat unibertsala ezingo lukeena izan.

Zorionez, honek soluzio sinple bat du: prejuizio horiek kentzea. Zertarako balio digu hizkuntza bat oso ondo jakiteak baina zure tokikoekin soilik komunikatu ahal izateak? Hala eta guztiz ere, horrek eztu esan nahi bi edo hiru hizkuntza jakinda ez duzula horietako bat ere oso ondo menperatuko. Gainera, gu euskaldunak izanda eta gaztelania eta hirugarren hizkuntza bat ere ikasi behar dugula jakinda, geure hizkuntza ondo menderatzeko gai gara, nahi badugu behintzat.

Ondorioz, ideologia kontua ere bada, prejuizio horiek kendu eta ideologikoki irekitzea ere. Izan ere, geroz eta hizkuntza gehiago jakin, orduan eta aberatsagoak izango gara. Horren eredu garbiena, elkarrizketa batean agertzen den emakume finlandiarrarena da. Informazio gehiago jakin nahi ezkero, klik egin hemen

1 comentario:

  1. Gustu-gustura irakurria.
    Arazo bat dut zuri hemen iruzkina egiteko. Hain gustaten zait gaia, eze, hasiko banintz blog oso bat behar nuke. Agian, egunen batean, aurrez aurre garatu liteke.

    Hona nire ohar konfliktibo parea:
    a) Arrazoi emango nizuke esaten duzun gehienetan, baina -uh!, esan du "baina"- ez daukazu kontuan euskararen egoera minorizatua. Norbanakoaren ikuspegian erabat ados.
    b) Ez omen dago dokumentaturik elebakarrik ezin eduki dezakeen hizkuntzarik iraun duenik. Euskarak ez du elebakarrik. Ezin du.

    ResponderEliminar