2012/10/17

Gorrei bideratutako heziketa sistema


Hona hemen, gaur egun haur gorrek jasotzen duten hezkuntzaren adierazgarri den bideo bat. Gaur egun, haur hauek zailtasun handia dute beren ikasketak aurrera eramateko, ez baitute beren adineko gainontzeko haurrek dituzten abantaila guztiez gozatzeko aukerarik.  Euren artean elkartuz heziketa berezi bat jasotzen dute beren arazoari ahalik eta gehien egokituaz , izan ere, beren gaitzak beste haurrekin ikasi ahal izatea ekiditen die. Bestalde gizartearen sektore honentzat bizitza ez da erraza eta horregatik berrikuntza berriak sortzen ari dira pertsona hauen mesederako, hala nola hezkuntzaren arloan, oraindik lan handia egiteko geratzen bada ere.

1 comentario:

  1. Gaia interesgarria, ezbairik gabe. Hala ere, komentatu behar da hemengo egoera guztiz bestelakoa dela. Bideoa Mexikoko eskola batek egindakoa da.
    Hemen, ikasgelan egokitzeko ahaleginak egiten dira; ia ez dago Heziketa Bereziko eskolarik.
    Aniztasunaren eta inklusioaren pedagogiaren gainean ikasgai batean jardungo duzue. Ikuspegiak bestelakoak dira.

    ResponderEliminar