2012/10/17

Ikastolaren bilakaera

 
Gaur egungo hezkuntza sistemak , haurrak non matrikulatu aukeratzeko garaian aukera sorta nahiko zabala eskaintzen du. Aukera hauen artean Euskal Herriko eskola dugu, Ikastola izenaz ezagunagoa. Erakunde honek, Ikastolak Euskal Herria osatzen duten zazpi lurraldeetan banandurik dauzka, gehienak Gipuzkoan dauden arren. Hala ere hemendik at, atzerriko herrialdeetan badira beste zenbait Ikastola, hauetako gehienak, emigratutako euskaldunek sortutakoak.

Ikastolari erakunde bezala dagokionez, kalitatezko hezkuntza eskaintzea eta euskara eta euskal kultura zabaltzea ditu helburu.

Ikastola hitza Aita Larramendik sortu zuen XVIII. mendean. Kontzeptua sortzerakoan, "ikasola" formarekin sortu zuen eta akademia esan nahi du. Bestalde erakundearen hastapenei dagokienez, XIX. mendearen hasierari eta batez ere erdialdean, Frantziako eta Espainiako zenbait eremutan eskolagintzaren oinarri berriak ezartzen hasi ziren. Hauek Euskal Herriko eremu elebakarra desagerraraztea zuten helburua, inguru hauetan gaztelaniaren erabilera sustatuz eta euskara bigarren mailan utziz. Ondorioz, inposaketa honi erantzun bat eman nahian 1914an lehenengo Ikastola sortu zen, aurreko mendearen azken urteetan Azkue edota Kanpionen eskutik lehen urratsak eman baziren ere.

Ikastolen mugimendua poliki joan arren, urte hau geroztik herri eta hiri nagusienetako zenbaitetan Ikastola gehiago sortu ziren. Hala ere, prozesu hau kaltetua eta ia bertan behera utzia geratuko zen gertakari historiko latz baten ondorioz, Espainiako Gerra Zibila hain zuzen ere. Informazio gehiago eskuratu ahal izateko klik egin hemen.

1 comentario:

  1. Interesgarria.
    Ahal den neurrian, zu, irakaslea izan behar duzula kontuan izanda, intereseko gai horietan non zauden erakutsi behar zenuke.
    Gaiaren aukeraketan euskarazko irakaskuntzarekiko sentsibilitatea agerian uzten duzu. Agerian horixe interpretatzen dudalako nik, behintzat.

    Gaiaren aukeraketan zuri buruz zerbait esaten duzu zeharka. Hurrengoan ahalegindu zaitez zuzenean zerbait gehiago esaten; zure burua ere harritu zenezake. Eta itzel hazi eta ikasi.

    ResponderEliminar