2012/10/18

Keinuen bidezko komunikazioa


Gizakiak izateak,  gizartean bizitzea dakar, eta azken honen ondorioz gizakien arteko harremanak gauzatzen dira, hau da,  komunikazioa. Kontzeptu hau era askotan uler daiteke, izan ere elkar komunikatzeko modu asko ditugu, hala nola, idatziz, hitz eginez… eta zergatik ez, keinuen bidez. Honako hau komunikazio bideen artea ezagunena ez den arren erabilienetako bat da, izan ere, ohartzen ez bagara ere uneoro keinuak egiten ari gara elkarren artean, eta zenbaitetan nahikoa da hauetako bat elkar ulertzeko, mintzakeraren erabilera alde batera utziz.
Keinuen erabilera jaio orduko praktikan jartzen dugun gaitasun bat da eta bizi guztian zehar mantentzen dugu.  Jaioberritan, oraindik hitz egiten ikasi ez dugunez geure gurasoekin ez genuke komunikatzeko biderik izango keinuen bidez ez balitz. Baina egoera hau gainditu ostean keinuak ez ditugu alde batera uzten. Keinuek gure egoera azaltzen dute, oharkabean bada ere. Pertsona bati aurpegira edota gorputzera  begiratu orduko bere egoera antzeman daiteke, bere keinuak desberdinak izango baitira, nekaturik atsekabeturik edota pozez zoratzen badago.
Bestalde, keinuen bidezko komunikazio zuzenari dagokionez, hauen bidez, esan bezala geure egoeraren berri ematen dugu, baina honetaz gain, aurrean dugun edonor konbentzitu atsekabetu, motibatu.. egin dezakegu. Adibide bat jarriz, ni pertsona bati, berarekin lotutako gauza edo gertaera bat azaltzen ari banatzaio, momentuan erabiltzen ditudan keinuen arabera, ahoz esaten diodanarekin batera, informazio edota iritzi bat ala beste ezberdin bat helaraziko diot, sarritan ahoz esan diodana gauza bera izan arren.
Beraz artikulu hau irakurri ondoren atera genezaken konklusio nagusiena zera da, sarritan keinu bakar batek mila hitzek  baino zeresan handiagoa duela.  

1 comentario:

  1. Zuen taldeko ikuspuntua interesgarria.
    Esaten duzunaren adierazpen argi eta ezaguna: kortejatzea (gazteeraz: ligatzea). Berbak eta diskurtsua alderdi batetik joan arren, keinuetan dago egoeraren mamia (edo bien gehiketan, baina biak beti).

    Haratago joanda, zuen taldean irakaslea izatearekin lotura gehiegi ez duzuela aipatu ematen du. Hurrengo baterako.

    ResponderEliminar