2012/10/18

Geure buruarengan konfiantza eduki behar dugu

Artikulu honetan azaltzen diren ia aditu guztiekin eta beraien usteekin bat nator, ez ordea, Stumpfen iritziarekin. Ez baitzuen frogarik aurkitu zaldiak egiten zuena frogatzeko. Beste adituek esaten dutena, aldiz, sinesgarria eta logikoa egin zait. Azken batean, norbaitek nor bere buruaz, beste pertsonati bati zerbait galdetzen badio; galdegileak berak, keinuen edo esateko moduaren arabera erantzunaren nondik norakoak erakusten dizkio asmatzaileari. Zera esan nahi dut, etorkizuna igartzen duten pertsona horietako bati zuri buruzko informazioa ematen diozunean, jada igartzaileak badaki gutxigorabehera zuri buruz zer esan. Guk informazio horrekin edo esateko moduarekin, galderaren erantzuna ematen diogu.


Bestetik, Goethek dionari buruz, guri zerbait hala dela erakusten badigute, bizitzan zehar seguruenik horrela dela pentsatzen jarraituko dugu. Hau da, zerbaitetan jarduten badugu, eta jardun horretako aditu batek zer hobeturik ez daukagula esaten badigu, horrela pentsatuko dugu geuk ere eta ez dugu batere hobetuko. Bina aldiz, jarduera horretan hobetzeko gai garela esaten badigu, geure buruarengan sinistuko dugu eta seguru zerbait lortuko dugula.


Azken batean, nire ustetan, gu geure buruaren jabe izan behar dugu eta geure buruarengan sinestu behar dugu. Ari garen horretan konfidantza osoarekin jardun behar dugu. Eta ditugun arazoen soluzio edo irtenbideak geure buruan hausnarketa eginez bilatu behar ditugu, geure barnean baititugu ernatzun eta irtenbide guztiak. 

1 comentario:

  1. Gustura irakurria; ikaskideek idatzitakotik bestelakoa.
    Agian, irakasle izan behar duzula eta horrekiko lotura agerian aipatzea falta.

    ResponderEliminar