Artikulu honetan azaltzen diren ia aditu guztiekin eta beraien
usteekin bat nator, ez ordea, Stumpfen iritziarekin. Ez baitzuen
frogarik aurkitu zaldiak egiten zuena frogatzeko. Beste adituek esaten
dutena, aldiz, sinesgarria eta logikoa egin zait. Azken batean,
norbaitek nor bere buruaz, beste pertsonati bati zerbait galdetzen badio;
galdegileak berak, keinuen edo esateko moduaren arabera erantzunaren
nondik norakoak erakusten dizkio asmatzaileari. Zera esan nahi dut,
etorkizuna igartzen duten pertsona horietako bati zuri buruzko
informazioa ematen diozunean, jada igartzaileak badaki gutxigorabehera
zuri buruz zer esan. Guk informazio horrekin edo esateko moduarekin,
galderaren erantzuna ematen diogu.
Bestetik, Goethek dionari buruz, guri zerbait hala dela erakusten
badigute, bizitzan zehar seguruenik horrela dela pentsatzen jarraituko
dugu. Hau da, zerbaitetan jarduten badugu, eta jardun horretako aditu
batek zer hobeturik ez daukagula esaten badigu, horrela pentsatuko dugu
geuk ere eta ez dugu batere hobetuko. Bina aldiz, jarduera horretan
hobetzeko gai garela esaten badigu, geure buruarengan sinistuko dugu eta
seguru zerbait lortuko dugula.
Azken batean, nire ustetan, gu geure buruaren jabe izan behar dugu eta geure buruarengan sinestu behar dugu.
Ari garen horretan konfidantza osoarekin jardun behar dugu. Eta ditugun
arazoen soluzio edo irtenbideak geure buruan hausnarketa eginez bilatu
behar ditugu, geure barnean baititugu ernatzun eta irtenbide guztiak.
Gustura irakurria; ikaskideek idatzitakotik bestelakoa.
ResponderEliminarAgian, irakasle izan behar duzula eta horrekiko lotura agerian aipatzea falta.