2012/10/30

Ez al da gehiegizkoa?

Eskola batzuek heziketa banatuaren aldeko apustua egiten dute, hau da, mutilek eta neskek aparte ikasten dute. Ikastetxe batzuk mutil edo neskentzat bakarrik dira, baina beste batzuetan, mutilek eta neskek eraikin ezberdinetan jasotzen dute beren heziketa. Ikastetxe hauetako gehienak erlijiozko eskolak dira. Heziketa modu hau gehiegizkoa iruditzen zait niri eta autoritario samarra ere bai.

Batetik, ikasle hauek ez dute inolako harremanik beste sexuko ikasleekin, eta horrek, nire ustetan, matxismoa eta feminismoa ekartzen ditu. Nik ez dakit seguru mutil eta nesken zein balore erakutsiko ote dizkieten eskola horietan, baina ez zait iruditzen oso lagungarri eta egokiak izango direnik. Ikasle hauek eskola orduak bukatu ondoren, zaila da pentsatzea nola jokatuko ote duten beste sexuko umeekin parkean edo kalean. Eta nik uste dut, arazo larriak edukiko dituztela elkarren artean sozializatzeko.

Bestetik, mutilek eta neskek aparte ikasteko heziketa mota hau pixka bat autoritarioa iruditzen zait. Adituek esaten dutenez, horrelako ikastetxeetan ikasten duten gazteek selektibitatean emaitza onak lortzen omen dituzte. Horrek zera pentsarazten dit, nahiko neurri zorrotzak ezarriko dituztela eskola hauetan eta ikasleak uneoro ikasketetan zentratuta egongo direla.

Ni behintzat, ez naiz horrelako heziketa motaren aldeko eta ez nuke nahi etorkizunean irakasle izaten banaiz horrelako ikastetxeetan lan egin. Nahiago ditut heziketa mixtoaren aldeko aukera egiten duten eskola eta ikastolak, inolako okerrik gerta ez dadin ikasleeen heziketaren garapenenan.

1 comentario:

  1. Hausnartzea ondo dago, bai; baina dokumentatzeak eta irakurtzeak hausnarketaren balio eta sakontasuna gehitzen du. Horretan landu beharra duzu, Iñigo.

    Definitu: matxismoa eta feminismoa.
    Nondik ateratzen duzu "ikasle hauek ez dute inolako harremanik beste sexuko ikasleekin" ideia?

    Segi nezake, nahi baduzu, elkarren aurrean.

    Hausnarketa, hobeto duzu landutako zerbaiten gainean egitea.

    ResponderEliminar