2012/11/01

Gizarteko rolak

Gaurkoan honako bideo honekin topo egin dut. Benetan interesgarria iruditu zait, izan ere, modulu lanaren inguruan murgilduta gabiltzanez, gereneroen estereotipoen eta hezkidetzaren inguruko edozein informazio, bideo, irudi... interesgarria izan daiteke.

Honela, umeek handitan zer izan nahi duten azaltzen da (gehienak genero estereotipoetatik at daudenak) eta amaieran galdera sinple bat planteatzen du: ikasleek emandako erantzunen inguruan ea irakasleak eman behar duen erantzunetatik zein iruditzen zaigun zuzena.

Pertsonalki, irakasleak haurrei handitan nahi dutena izatera animatzen dien aukera babesten dut, izan ere, estereotipoetatik aldentzen saiatu behar dugu pixkanaka. Dena den, emakume eta gizonen rolak aldatzen ari direla ikus dezakegu, batez ere lan munduan eta familiaren inguruan. Adibidez, garraiobideen munduan, tradizioz gizonen ingurua izan dena, geroz eta emakume gehiago daudela konturatu gaitezke, bai autobus gidari, bai kamio gidari. Bestetik, emakumeen lanetan ere gizonezkoak esku-hartze handia egiten ari dira etxeko lanetan, umeen zaintzetan. Aldaketa horiek gizartean eta bakoitzaren inguruan soma ditzakegula argi dago.

Hala ere, ia berdin jarraitzen duten lanbideak ere badaude. Bideoan ikus dezakegun bezala,  neska batek suhiltzaile izan nahi duela azaltzen da. Egia da bakoitzak nahi duena izatera iritsi daitekeela baina kasu honetan lan horretan sartzeko proba fisiko batzuk egin behar dira eta ez dakit horietan emakumeek parte harteko aukera duten. Dena den, petsatzen jarrita, ez dut inoiz suhiltzaile emakumerik ikusi. Hauxe da, beraz,  horren adibide aparta.

Azken finean, generoen rolak markatuta daudela iruditzen zaigu, baina ez bagara saiatzen horri soluzio bat bilatzen, gauzak dauden bezala izaten jarraituko dute. Beraz, gauzarik errazena txikitatik haurrei honi buruzko hezkuntza egokia ematea da, bai etxean, bai eskolan. Horregatik, hezkidetzarekin batera, emakume eta gizonak gizartean rol berdina betetzen dutela erakutsi behar zaie, inongo bereizketarik gabe.

1 comentario:

  1. Gaira hurbilpen interesgarria. Zure gustukoa izanez gero, hartu azpi gairen bat eta hortik tiraka segitu. Oso emankorra izan daiteke-eta.

    ResponderEliminar