2012/10/30

Irakasleari elkarrizketa

Lehengo asteko asteazkenean egin nion elkarrizketa irakasle miresgarriari. 3 urtetatik 16 urtera arte Uzturpe Ikastolan ibili naiz ikasten eta bertako soinketa irakasleari egitea erabaki nuen. Irakasle eredua bat izan da niretzako eta gainera, kiroletako minorra egiteko asmoa dudanez, berari egin nion. Ikastolan bertako bere gelan burutu nuen elkarrizketa; eta egoera lasai eta atsegin batean aritu ginen hizketan.

Egin nizkion galderen artean zera galdetu nion, ea zer ikasten ez zen irakasle formakuntzan edo berak zer botatzen zuen faltan hezkuntzan. Arazo bereziak dituzten ikasleentzako beharrezkoak diren baliabideak ez dituztela jaso esan zidan. Irakasle formakuntzan ez zietela horrelakorik irakatsi, eta horrelako ikasle baten aurrean nola jokatu jakiteko arazoak izan zituela esan zidan.

Ea momnetu kritikorik bizi izan al zuen ere galdetu nion, et baietz esan zidan. Urte batean ume gutxi omen zeuden ikastolan zegoen irakasle kopuruarentzat, eta kaleratzeak egongo zirelakoan omen zeuden irakasleak. Berak esan zidanez, oso gaizli eta larri pasa omen zuen momentu hori. Azkenean, irakasle bat beste ikastetxe batera joan zen eta beste irakasle guztiak ikastolan irakasten jarraitu zuten.

Esperientzia polita izan da hezkuntzaz eta irakasle bizitzaz ditugun ezagutzak zabaltzeko, eta iruditzen zait horrelako lan praktikoak ongi etorriko zaizkigula irakasle izango garenerako.

1 comentario:

  1. Irakurrita.
    Txo! Etiketak ondo ipinita ote daude? "Heziketa banatua" eta "Hezkidetza"?

    Orain, bigarren lana:
    * Zerrendatu elkarrizketan ikasitako gauzak.
    * Gero zerrendako item horiek ahalegindu sailkatzen.

    ResponderEliminar