2012/11/26

Kmk13 Tolosan

Datorren 2013. urtean euskararen aldeko Ikastolen festa Tolosan izango da. Honen aurkezpena joan den ostiralean izan zen eta bertan logoa eta leloa, ahora,  aurkeztu ziren. Bihotzetik ahora! Burutik ahora! Euskara, ahora! Horrelako esaldiak behin eta berriz oihukatu ziren eta geratzen den hilabeteetan zehar horretan aritzea da helburua.

Euskara bultzatu behar dugu, izan ere, ez da nahikoa jakitea, baizik eta erabiltzea, mintzatzea eta mintzaraztea. Gure hizkuntza denez, ez dugu lotxik izan behar, harro egoteko gauza baita.

Hezkuntzan ere euskaraz ikastea benetan garrantzitsua da, gure haurrek horretarako aukera izan dezaten Ikastolei bultzada txiki bat eman behar diegu, izan ere, gure herrian euskaraz ikasteko laguntza behar dugu, eta batez ere gure ondorengoek. Gero eta gehiago dira Tolosan euren haurrak Ikastolara bidaltzen dituzten gurasoak, eta baliabideak, nahiko urriak. Horregatik, lagun dezagun.

Ikastolek izan duten ibilbideak eta borrokak aurrera jarraitu behar dute eta hori gure eskuetan dago, Kilometroak, Araba euskaraz, Ibilaldia, Nafarroa oinez eta Herri Urrats bezalako festetan parte hartuz, eta garrantzitsuena, euskaraz mintzatuz. Beraz, guk ere Euskara ahora!

Honi buruz informazio gehiago jakin nahi ezkero, kilometroen orrialdea dagoeneko martxan da, beraz, klik egin hemen eta gozatu!



1 comentario: