2012/11/29

ARGITARATZEKO

IRAKASLEAREN BEGIETATIK IKASITAKOA, BEHARREZKOA ALA EZ?

Honako testu hau irakurtzea gomendatzen dugu, izan ere, irakaslearen zereginak zeintzuk diren azaltzen baitira. Gainera, irakasleengandik entzun eta ikasitakoa bertan moldatu eta plazaratu dugu. Bestalde, irakaslearen eta hekuntzaren arteko lotura eta aldi berean bete beharreko funtzioa islatzen saiatu gara. Irakasle formakuntza jaso eta gero, irakasle izaten garenean, zailtasun eta gorabehera asko aurkituko ditugu geure bidean, horregatik, inoiz gure funtzioa zein den ahaztuz gero, hau irakurri beharko dugu.

Haurrek jaso behar duten hezkuntzan, eskolaren zeregina oso garrantzitsua da, baita irakaslearena ere. Irakaslea, irakaskuntzan dabilen pertsona da, hau da, irakasten duena. Hauek haurren hezkuntzan duten papera ere aipagarria da, izan ere, gizakiak gizartean bizitzeko prestatu behar du, eta irakasleak dira -familia eta lagunez gain- gizabidea erakusten dutenak.

Orain arte, kultura maila bat berma zezaketenak irakasleak ziren, hau da, haurrei irakasteko gai zirenak irakasleak ziren. Horregatik, gizarteko errekonozimendua altua zen eta gurasoek errespetu handia zieten, euren seme-alabak esku onetan zeudela ziurtatzen zutelako. Gaur egun, aldiz, hezkuntza etxetik hasten dela uste da eta guraso eta irakasleen artean elkarlana behar da. Baina hau ez da ohikoena, izan ere, gurasoek batzuetan ez dute behar bezala laguntzen eta horregatik, gizartean irakasleek ez dute balio bera.

Bide horretatik jarraituz, hezkuntza, prozesu luzetzat harturik, norbanakoari baloreak, arauak eta jakintza helarazteaz arduratzen da, hau da, norbanakoaren formazioaz. Ezaugarri hauek, ordea, ez dira bakarrik iristen haurrengana, izan ere, prozesu honetan irakasleak hartzen du parte, bera baita hezkuntza hau helarazteaz arduratuko dena. Beraz, bi kontzeptu hauek desberdinak dira, bat akzioa baita eta bestea akzioa egiten duena. 

Gizakiak garenez, eta gizarte batean bizi garenez, hezkuntzak uneoro, gizarte honetan ematen diren berrikuntzen berri izan behar du, eta bere ezaugarriak aztertu ondoren, pertsonari gizarte honetan ematen den bizimoduan barneratzea erraztuko dion heziketa prozesua eman behar dio. Hitz gutxitan esanda, hezkuntza, eta ez bakarrik eskolan ematen dena, baizik eta baita gurasoek emandakoa ere, haurraren gizarteratzeaz edota sozializazio prozesuaz arduratzen den bidea da. 

Bestalde, erantzukizun handia da irakaskuntzan lanean aritzea, izan ere, haurren etorkizuneko bidearen oinarrietako bat da. Honek batzuetan ez du erantzun onik ematen, zeren eta, haur guztiak ez dira eskola bateko funtzionamendura egokitzen. Horretan dago irakaslearen betebeharra: haurrak beren bidetik badoaz, hortik jarraitzen bultatzea; edo okerreko bidetik badoaz, bide onera zuzentzea. 

Irakasle izatea ere, etengabe ikasten jarraitzea da. Ikasgelan ikasten duen bakarra ez da ikaslea soilik, baita irakaslea ere. Horregatik, irakaskuntzan ez da inongo mugarik existitzen, beti ikasten, hobetzen eta monotonia alde batera uzten lortzen baita. Azken finean, Ortega y Gasset filosofoak esan bezala “irakasten duzunean, era berean, irakatsitakoa zalantzan jartzen irakatsi”. 

Horretarako, metodologia onak erabiltzea ezinbestekoa da. Irakasle bakoitzak berari deritzon dinamika erabili behar du, beti ere eskolak jartzen duen esparrutik urrundu gabe. Gaur egun dagoen hezkuntza sistemak ez du zerikusirik orain urte batzuk zegoenarekin. Gaur egungoak ulermen eta praktika gehiago eskatzen dio umeari, aldiz, lehengoak gehienbat, teoria ikasteko zuen gaitasuna neurtzen zion umeari. Baloratzeko moduea ere aldatu da. Azterketak bakarrik ez dira egiten umearen gaitasunak neurtu eta baloratzeko, honetaz aparte, ebaluaketan zehar umeak eginiko lanak ere pisu handia du. Adibidez: etxeko lanak, klasean jartzen duen arreta, aurkeztu beharreko lanak…

Lehen zeuden baliabideak eta oraingoak ere ez dira berdinak. Teknologia hezkuntzara ere iritsi da eta ondorioz, aurrerapauso handiak eman dira. Ikastetxe askotan, arbela erabiltzetik, ukipen-pantailetara pasa dira. Lehengo irakaslea oso autoritarioa eta zorrotza. Horretarako, teknologia berriak erabil daitezke, etorkizunari begira guztiz baliagarriak ikasleentzat. 

Bestalde, irakaslearen zeregina ez da ikasgelan amaitzen, jolastorduak ere garrantzia handia dauka, izan ere, klasean irakasleak erakutsitako oinarrizko arauak bertan jartzen dira praktikan. Momentu hauetan sortutako tira-biretan irakaslea da moderatzailea, arazoa konpontzeko elkarrizketara bideratzen duena eta ez konpontzen duena. 

Dena den, irakasle batek ikasgelan jorratu beharreko gauzak asko dira, horiek guztiak garrantzitsuak. Horregatik, hezitzaile lana ez da sinplea, esfortzu handia eskatzen baitu. Beti egongo dira irakasle onak eta txarrak, eta bakoitzak bere egoera bizi arte ez dugu jakingo, beraz, irakasle izatearen gogoa inork ez dio inori kenduko. 

Maddalen Amenabarroren testuan oinarrituta,
Aitor Arraiza eta Iñigo Garmendiaren aportazioarekin

No hay comentarios:

Publicar un comentario