Adimena ahalmen multzo bat da, arrazionalki pentsatu eta inguruarekin eraginkortasunez erlazionatu ahal izateko. Horrela munduak edo errealitateak jarritako erronkei aurre egiten diegu zuzentasunez.
Adimen anitzen teoria, Howard Gardnerrek proposatutako teoria da. Teoria honek, zazpi adimen desberdin bereizten ditu: intrapertsonala, interpertsonala, musikala, kinestesikoa, espaziala, logiko-matematikoa eta linguistikoa.
- Intrapertsonala: bakoitzak bere sentimenduetara sartzeko ahalmena da. Hau garatua duten pertsonei hausnarketa eta ekintzak planifikatzea gustatzen zaie. Honi lotutako lanbideak: psikologoa, filosofoak. Ikasgelan: banakako proiektuak, egunerokoak..
- Interpertsonala: besteei ulertzeko ahalmena. Pertsonekin erlazionatzea gustatzen zaie. Lanbideak: irakasleak, politikoak, medikuak. Ikasgelan: heziketa kooperatiboa, debateak, berdinen arteko tutoretzak..
- Musikala: erritmoak, tinbreak eta tonuak sortu eta bereizteko ahalmena. Kantatzea, txistua jotzea, erritmoak gustatzen zaizkie. Lanbideak: musikariak, abeslariak.. ikasgelan: abestea, musika entzutea, instrumentuak jotzea..
- Kinestesikoa: mugimenduak kontrolatzeko eta objektuak erabiltzeko ahalmena. Dantzatzea, saltatzea, korri egitea, eraikitzea gustatzen zaie. Lanbideak: kirolariak, zirujanoak, eskultoreak. ikasgelan: egiten ikastea, eraikitzea, ikasitakoa sentitzea..
- Espaziala: mundu ikusgarria eta espaziala hautemateko ahalmena. Irudiekin eta argazkiekin ikastea, marraztea, diseinatzea gustatzen zaie. Lanbideak: arkitektoak, margolariak, nabigatzaileak. Ikasgelan: lan artistikoak, mapa mentalak, puzzleak
- Logiko matematikoa: oinarri logiko eta matikoenganako sentsibilitatea, ahalmena. Zenbakiak eta euren konbinazioak, esperimentatzea eta arazoei soluzioa bilatzea gustatzen zaie. Lanbideak: matematikoak, ingeniariak, informatikoak, zientzialariak. Ikasgelan: ikasketa kooperatiboa, joko logikoak.
- Linguistikoa: ahozko eta idatzizko hizkuntzaren sentsibilitatea. Irakurtzea, idaztea, historiak kontatzea, debateak gustatzen zaizkie. Lanbideak: idazleak, abokatuak, hizlariak. Ikasgelan: gelako egunerokoak, irratsaioak, antzerkia, grabazioak.
Adimen anitzek zerikusia handia dute hezkuntzarekin, izan ere, hauek ez ditugu jaiotzetik garatuta edukitzen eta jasotzen dugun hezkuntzarekin pixkanaka garatzen ditugu. Howard Gardnerrek elkarrizketa batean esan zuen bezala, umeen adimenak sustatzeko honako hau egin beharko litzateke: beraiengan arreta jarri eta bilatu zer interesatzen zaien eta zerk liluratzen dituen.
“Gure gizarteak edo hezkuntza sistemak gaitasunak alperrik galtzen ditu, izan ere, pribilegiatuek soilik dute aukera horretarako ” dio Gardnerrek.
Bestalde, hezkuntza ez dela eskolan bakarrik oinarritu behar, baizik eta familiak, komunikabideek eta inguruneak ere hezkuntza horretan ere parte hartu behar dutela azpimarratzen du. Beraz, gu irakasle izatera iristen garenean gure ikasleei adimen hauen garatzen lagunduko diegu.
No hay comentarios:
Publicar un comentario