2012/11/30

Atzerriko hizkuntzak

Aurreko sarrera batean eleaniztasunaren inguruan aritu nintzen, non hizkuntza bat baino gehiago jakiteak aberasten gaituen. Eta horrekin jarraitzen dut, izan ere, nire esperientziak erakutsi didanez, ezin dugu inolako limiterik eduki.

Gaurkoan ingelesarekin zentratuko naiz, garrantzitsua iruditzen baizait hizkuntza hau. Gainera, txikitatik ikasteko aukera izatea ere aukera bikaina izateaz gain, barneratzeko ere errazagoa da. Nire ikuspuntutik zer garrantzia duen ikustea nahi dut, horregatik, honako bideo honekin topo egin dudanean, gogoeta bat egiteari ekin diot. Beraz, umorez betetako bideo hau ikustea gomendatzen dizuet eta hizkuntza berriak ikasteko aukerak ez baztertzea.


1 comentario:

  1. Bideoarekin barreren bat edo beste egin dudana ezin uka; hala ere, ez dut argi ikusten horrek Hezkuntza Sistematik behera nola eragiten dizun zuri; hau da, "garrantzi handikoa" dela diozu, baina ez zein toki izan behar lukeen zure irakasle jardunean, esate baterako.
    Gauza bat edo beste bururatzen zait, agian, berbaz komentatzekoak.

    ResponderEliminar