2012/10/23

Keinuen komunikazioa

Ikusten denez, norbaiti galdera bat egiten badiozu eta erantzuna baldin badakizu, pertsona hori gai izango da erantzun zuzena asmatzeko. Nola? Ba bien arteko keinu ezkutuen bidez. Gauza da, ez dugula nahita egiten, nahi gabe ateratzen zaigula, erantzuna gaureganatua badugu, noski.

Eta horixe gertatzen da etorkizuna aurreikusten duten pertsonekin, izan ere, zu beraien aurrean jartzean egiten dituzun keinuen eta transmititzen duzun energiaren arabera, hauek gai dira zure bizitzaren nondik norakoak jakiteko.

Horretaz gain, egindako beste esperimentu batek dioenez, pertsona edo talde bati buruz aurreiritzi bat badugu edo pentsatzen badugu gai izango direla zerbaitetara iristeko, ziurrenik, pertsona horiek direna baino gehiago izatera iritsiko direla. Hau da, Johann Wolfgang Goethek zioen bezala, pertsona batengana bera den bezala zuzentzen bagara, den bezalakoa izaten jarraituko du, baina, izan dezakeenaz begiratzen badiogu, ziurrenik izan dezakeena izatea lortuko du. 

Azkenean, sineste hutsa da, ingurukoen eta bakoitzaren konfiantza mailaren arabera helburuak bete ahal izango ditugu. Nola edo hala esanda, keinuek eta aurreiritziek ere beren komunikazioa dute.

1 comentario:

  1. Asko dudanez erantzuteko erantzuna nahiko arina eta pertsonalizazio urria.
    Irakurri dut; inspirazio iturri izango zela espero dut.
    Zuri:
    Ba, artea duzu idazten. Ez dakit zenbat eta zenbat irakurrita, arraroa da zerbait berria topatzea. Zureak badu berezitasun hori.
    Antzerako ikuspegia izan duten askori zuzenketak egin dizkiet gaia hezkuntzara ekarri beharraz eta.
    Zurean edukiaz gain formak ere garrantzia duela igarrian dago, orduan: eskerrik asko.
    Eta hurrengoren batean heldu tinko zu+hezkuntza ideiari.

    ResponderEliminar