Joan den asteko ostegunean, urriak 11, zeresan handia eman duen Ikasle greba izan zen. Greba hau, esan bezala ikasleoi zuzenduta egon zen eta hau izan zen gelakide gehienon klasera azaldu ez izanaren arrazoia.
Greba honen bidez, eta grebak berak ekarri zuen manifestazioaren bidez, Mariano Rajoyren gobernuak hezkuntza sisteman hartu dituen murrizketak salatu nahi izan dira, murrizketa hauek bakarrak ez diren arren, guri, ikasleoi, kalte gehien egiten digutenak dira. Izan ere gobernuak Estatu mailan aplikatu dituen murrizketek hainbat arazo dakartzate, hala nola, irakasle asko kaleratzea, hezkuntza sistemak bere funtzioa burutzeko beharrezkoak dituen diru laguntzen zati handi bat bertan bera geratzea... Murrizketa guzti hauek kontuan hartuta ikasle askok beren heziketa kaltetua ikusiko dute, zailtasunak izango dituzte eskolan eta ondorioz hauetako askoren porrota eman daiteke.
Hau guztiagatik ezinbestekoa da geure eskubideak aldarrikatzea, modu honetan gizartea osatzen dugun pertsona guztion berdintasuna aldarrikatuz, eta greba hau aukera paregabea da, murrizketa hauek gaur egun ikasle bezala gabiltzala bakarrik kaltetuko gaituztela uste badugu ere lan munduan murgiltzen garenean ere lanean arazo asko izango baititugu.
Gai honek, beste askoren moduan, erantzun pertsonalizatua merezi luke, baina egutegia gainean egonik ez daukat astirik, orduan:
ResponderEliminarJakin ezazu irakurri dudala (baliteke gainetik egin izana). Eta hauxe dela zuri zuzendutako pertsonalizazio guztia:
Denoi antzera:
Irakaslearen hezkuntzako ikuspegia falta duzu oraindik. Ez dut zalantzarik berandu barik harritu nazakezula bururatu ez zaidan ikuspegiren batekin. Baina oraingoan falta.
Irakurri Maddalenen erantzunean ipini dudan testua. Beldurgarria... Wertdulgarria.