2012/10/27

Irakasle Miresgarriari Elkarrizketa

Atzoko egunez, niretzat irakasle miresgarria denarekin solasean ibili nintzen, Nekanerekin. Suertez, nire gurasoen laguna ere bada eta lotura bitxia dugu: nere aita eta bere senarra txikitatik lagunak, nere ama eta bera txikitatik lagunak, beraz, bere alaba eta ni txikitatik lagunak gara. Horregatik, era askotara ezagutzen dut eta, beraz, konfiantzaz eta gai askoren inguruan aritu ginen, ordubete baino gehiagoz.

Hasieran, prestatuta neuzkan ia galdera guztiak lehen 15 minutuan erantzun zizkidan eta pixkat bat kezkatu egin nintzen. Baina segituan txip-a aldatu eta galderak inprobisatzeari ekin nion, eta nire ustez, orduan hasi ginen lasaiago egoten eta behar nituen erantzunak jaso ahal izan nituen. 

Bere esperientzia kontatzearekin batera, benetan irakasle lana nolakoa den erakutsi zidan, lan benetan polita baina aldi berean gogorra, izan ere, lan fisikoaz gain, lan psikologikoa ere badago, eta azkeneko hau benetan gogorra suertatu daiteke. Eta bakoitzaren izaeraren arabera ere, laneko inplikazioa kontuan hartuta, gogoeta eta hausnarketa asko egiten badira eta benetan haurren egoera axola bada, oraindik ere gogorragoa izan daiteke. Baina lehen esanda bezala, bakoitzak lanari ematen dion pisuaren arabera.

Gainera, lan ederra dela eta ez dela, klasean eduki genunen irakasle onaren gogoetari buruzko bere iritzia galdetu nion. Bere ustez, ez omen da gauza asko behar, nahikoa da umeak gustoko izatea eta beraiekin batera ikasteko gogoa izatea. Guztiz ados.

Honekin batera, gomendio bat ere eman ziten: urte askotan honetan aritu nahi badut, oso garrantzitsua dela urtez urte erronka berriak jartzea eta gizarteko eskakizunetara moldatzeko, ikastaroak egitea.

Azken finean, elkarrizketa honek motibatzeko balio izan dit eta ikasten jarraitzeko indar gehiago eman dizkit. Beraz, oso baliozkoa egin zaidalakoan, eskerrak ematea besterik ez zait geratzen, mila esker Nekane.

1 comentario:

  1. Ni ere eskertuta Nekanerekin eta zurekin. Nekanerekin nire ikasleari nik baino zatia gehiago irakatsi diolakoan. Zuri, ikasteko prest egon zarelako eta horixe transmititu duzulako.

    Orain, bigarren lana:
    * Zerrendatu elkarrizketan ikasitako gauzak.
    * Gero zerrendako item horiek ahalegindu sailkatzen.

    Oharra: zure baimenarekin, datorren urtean zure sarrera hau erabili nahi nuke. Galdera guztiak 15 minutuan amaitu eta txip aldaketarena on-ona da nire irakasle ikuspegitik.

    ResponderEliminar