Bideo honek gizarte eredu sexista bat salatzen du, non emakumeak ez du gizonaren eskubide berdinez gozatzen. Bertan, gizonaren eta emakumearen rolak oso finkatuta daude, emakumea delarik haurrak zaintzeaz eta etxeko lan guztiak egiteaz arduratzen dena, gizon alperrak ezer egiten ez duen bitartean. Bideoak ordea, amaiera aldean bestelako ikuspegi bat ematen du, hau da berdintasunaren aldeko ikuspegia. Hemen, bai gizonak zein emakumeak etxeko egin beharrak banatzen dituzte eta elkar laguntzen dute.
Hau esanda argi geratzen da bideoa hezkidetzaren aldarrikapen bat da. Izan ere, neska eta mutilak txikitatik batera heziz eta biei hezkuntza berdina eskeiniz berdintasunari bidea irekitzen zaio, honela haurrei balore eta arau berdinak erakusten baizaizkie. Eredu honen bitartez, haurrak, pixkanaka sozializazio prozesuan murgiltzen joan ala beste sexuko berdinen taldearekin egiten du bide hau eta ez soilik bere sexukoekin. Honela haurrak txikitatik beste sexua errespetatzen ikasten du.
Aurrekoaren antzera.
ResponderEliminarHori bai, baliabideak eskertzen ditut, onak