2012/11/18

Genero-identitatea eta genero-rola

Bideo honetan argi eta garbi ikus daitekeenez, jaiotzen garen momentutik gure gizarte eta gure inguruak estereotipo eta ezaugarri batzuk ezartzen dizkigu sexuaren arabera. Mutilei eta neskei ezaugarri eta estilo ezberdinak ipintzen zaizkie. Eta ezaugarri eta itxura horiek gutxi ez, eta gainera sexuaren arabera rol nat ezartzen digute gizartean, bizitza guztian izan beharko duguna. Ezaugarrien eta estereotipoen ezartze horri genero-identitatea deitzen zaio, eta sexu bakoitzari ezarritako rol edo paperari, genero-rola. Gainera, gizartean gaizki ikusia dago sexu bati ezarritako genero ezaugarriak beste sexukoa den pertsona batek betetzen edo bere buruari ezartzen badizkio. Homa hemen marrazki batzuekin lagunduta eta modu laburtu eta sinple batean, aurretik aipatutakoa:

1 comentario:

  1. Bideoa ondo dago, horren gainean esaten dituzunak ez doaz hurrunera; askotan entzundako gauzak direla esan nahi dut. Blog hau baliatu behar zenuke zuk zure diskurtsua eraikitzen ahalegintzeko edota zure burua dauden diskurtsuetan kokatzeko, zer egingo duzun nola esateko, alegia.

    ResponderEliminar