2012/10/27

Irakasle miresgarriari elkarrizketa

Astearte goizean, haurrak eskolan sartu baino minutu batzuk lehenago herriko eskolari bisita labur bat egitea pentsatu nuen, hara joanda, lehendik pentsatuta nuen haurtzaroko irakasleren bat aurkituko nuelakoan. Horrela izan zen, ikasleak beren ikasgeletan sartzear zeudela, nire lehen andereñoarekin, eskola ordua amaitutakoan denbora tarte bat izatea lortu nuen.
Esan eta egin, arratsaldeko laurak inguruan atarian bainintzen. Andereñoak esan zidanez, guraso elkarteko zenbait aita eta ama omen zeuden bigarren solairuan bildurik, beraz, elkarrizketa beheko ikasgela txiki batean egin behar izan genuen, non kasualitatez, ni 4-6 urte bitartez aritu nintzen ikasten. Ikasgela txiki honek oroitzapen asko ekarri zizkidan gogora, izan ere, haurren kopurua geroz eta handiagoa da, dagoeneko 75 inguru, horregatik eraikuntza berritu egin behar izan zen, honako gela geuk txikitan ezagutzen genituenetatik geratzen diren bakarrenetakoa izanik.
Honela elkarrizketari ekin genion. Aurretik nire kabuz beste zenbait galdera prestatu nituen, baina elkarrizketa aurrera joan ala nahikoa ez zirela ohartu nintzen, horietako zenbait andereñoak aurreko galderan erantzuten baitzituen edota erantzun laburreko galderak ziren. Ondorioz, tarteka nire iritzia azaldu behar izan nuen, berak hau kontutan hartuta hizketan segi zezan.
Dena den, nire lana burutzea lortu nuen une atsegin bat izanik.  

1 comentario:

  1. Argi dago probestuko duzula egindako lana. Niri, zalantza batzuk sortzen zaizkit, zuk kontatzen duzunaren eta kontatzen duzun moduaren arabera. Aste bi barru-edo egiteko galderak.

    Orain, bigarren lana:
    * Zerrendatu elkarrizketan ikasitako gauzak.
    * Gero zerrendako item horiek ahalegindu sailkatzen.

    ResponderEliminar