2012/10/04

Hezkidetza bai ala ez?

Azken egunetan, prentsan eta telebistan asko datorren gaia da. Orain arte nagusitu den modeloa, hau da, hezkidetza, zalantzan eta eztabaidagai dago. Gobernu zentralak, segregazioa indartzen duten ikastetxeei diru publikoarekin saritu nahi die.

Baina zer lortzen da neska eta mutilak bereizita ikastean? Azkenean ikasle horiek beren ikasketak amaitutakoan lan munduan sartzen direnean, eta gizartean bertan, denak nahastuta egongo dira. Gainera, heziketa hori eskolan bertan ez bazaie ematen, arrotza egin ahal zaie elkarbizitza.

Beraz, hezkuntza bateratuaren alde esango genuke, komenigarria dela haurrak batera haztea emakumearen eskubideak hobetzeko eta matxismotik aldentzeko.

Azkenik, gai honi buruz zerbait gehiago jakin nahi ezkero, Berriako iritzi artikulu hau irakurtzea gomendatzen dizuegu. Horretarako klik egin hemen

1 comentario:

  1. Ba, atzo edo herenegun Nafarroako Parlamentuak diulaguntzak kentzea erabaki zuen (eta Gobernutik mehatxatu zuten horretan hasteak ikastolei kentzeko bidea ere zabaltzen duela).
    Artikulu interesgarria; Diigon sartu izana espero dut. Hori eta erabili dituzuen beste batzuk ere.

    ResponderEliminar