2012/10/04

Heziketa fisikora bideratutako beroketa



 Bideo honetan, heziketa fisikoari dagokionez, edozein kirol ekintza egin aurretik ezinbestekoak diren luzaketak eta artikulazioen ariketak azaltzen zaizkigu. Ariketa hauek egitea beharrezkoa da, izan ere, kirola egiten ari garen bitartean geure errendimendua handitzen laguntzen dute, gorputzari malgutasun handiagoa emanez. Bestalde lesio muskularrak ekiditeko bide onena da, gorputzeko gihar guztiak ongi berotuta daudenean zailagoa baita honelako lesiorenbat izatea.

Hor amaieran irakasleak adierazi duen moduan, beroketa hauek jokuen bitartez ere egin daitezke. Posible da ume edo gazteei aspergarriak egitea bideoan azaldutako beroketa-ariketa hauek. Ondorioz, gu heziketa fisikoko irakasle izatera iritsiko bagina, joku edo ariketa aktiboagoen bidez osatutako beroketa prestatuko genuke. Horrela, umeak gehiago dibertituko dira eta baita alperrenak ere!!!

2 comentarios:

  1. Azken bi esaldi horri heldu.

    Bideoa eta hezkuntza egoeraren irakurketa zuzen eta zehatza egiten duzue.

    Nireek ez zuten egin-eta.

    ResponderEliminar
  2. Ah! Sarrera honetan "Aitor." etiketa ipini duzue, "Aitor" (puntu barik) ipini beharrean.

    ResponderEliminar