2012/10/26

Adimen anitzak

Adimen anitzen teoria Howard Gardner prposatu zuen 1983an ``Frames of mind´´ liburuan. Garai hartan, adimena aztertzeko, alderdi linguistiko, logiko eta espazialak bakarrik hartzen ziren kontuan, baina berak alderdi sozial eta emozionalak ezinbestekotzat jotzen zituen adimenaren garapenean. Gardnerrek, adimena, gizakiaren gaitasun bat bezala hartzen zuen; eta honek, arazoak konpontzeko eta gizartea nolakoa den ulertzeko balio dio gizakiari. Honela definitzen du psikologo honek adimena: adimena gizakia mugitzen den ingurune kulturalean eta sozialean sortu eta garatzen da, nahiz eta elementu biologikoak ere izan. Komunitate adituak erabakitzen du, eta ez proba edo test estandarizatu batek, gizabanako bat adimentsua den ala ez.

Gardnerrek, beste psikologo batzuk atera zituzten teorien iturrietan oinarritutako azterketekin, zazpi adimen independiente proposatu zituen, baina garrantzi berekoak: linguistikoa (L), logiko-matematikoa (LM), espaziala (E), kinestesikoa (K), musikala (M), interpertsonala (Ite) eta intrapertsonala (Itr). Orain urte gutxi beste bat ere gehitu zuen: naturalista edo landaretza, fauna eta natur munduaren ezagutza sakona.

Hezkuntzari ere egin dizkio ekarpenak Howard Gardnerrek, nahiz eta bere teoria eskolari zuzendua ez egon. berak zera dio, eskola, gizakiok ditugun ezagutza arazoak konpontzeko eta arlo ezberdinetan gure trebetasunak aurkitzeko, garatzeko eta ebaluatzeko leku aproposa dela. Teoria hau bi multzotan aplikatu da hezkuntzan. Batetik, zentroko proiektura bideratutako orientabide orokorretan, eta bestetik, adimen hobekuntzara bideratutako programa psikohezitzaileetan. 

1 comentario:

  1. Gai interesgarria ekarri duzu, Iñigo, landu behar duzuena, gainera.
    Era honetako sarreretn saia zaitez informazio hutsetik haratago joaten. Zuzena da esaten duzun guztia, baina, ezagun da hau ez dela talde osoak Adimen anitzei buruz egin beharrekoa. Orduan, askoz interesgarriago egingo zenuke, zure ikaskuntza prozesuari begiratuta edo nire interesei begiratuta, zu testuan sartuko bazino. Zein interes duen zuretzat, zertan igartzen duzun horren garrantzia edo horren garrantzi eza zure ikasle bizitzan edo irakasle etorkizunean.
    Hain aszeptiko ez izateko, alegia.

    ResponderEliminar