2012/12/12

Moludu laneko testuak

Moduloko lana lantzeko, ikasgai honetatik lau testu irakurri ditugu. Horiek The Pseudosience of Single Sex Schooling, ¿Cómo pueden ayudar a las chicas las experiencias escolares?, Educacion diferenciada eta Coeducación para el cuidado y el empleo izan dira. Bakoitza irakurri ondoren, ideia nagusiak atera, zerrendatu eta sailkatu egin ditugu. Ondorioz, eskola mistoa, hezkuntza bereizia eta hezkidetzaren ereduen konparaketa moduko bat egin dugu.


2012/12/11

Autoebaluazioa

Sarrera honen bitartez, autoebaluazioaren ataldeko bai taldearen txostena, bai bakoitzak berea egin dugula jakinarazten diogu gure irakasleari.

Ikaskomunitateak Eskolapiasen

Azken hilabete hauetan, Tolosaldea taldeko kideok ikaskomunitateetan aritu gara Sansomendi auzoko Eskolapias ikastetxean. Hirugarren mailako haurrekin aritu gara, hau da, 8 urte inguruko haurrekin eta hainbat arlotako klasean aritzea tokatu zaigu: ingelesa, gaztelania, matematikak, euskara, ingurumena... Denera sei saio egin ditugu eta biharkoa azkenekoa izango da.

Saio guzti hauetan haurrak nahiko ondo ezagutzeko aukera izateaz gain, adin horretako haurren jokaerez ohartu nahiz. Pertsonalki, esperientzia benetan positiboa izan dela deritzot, baina iruditzen zait ez dudala behar bezala aprobetxatu. Beste ikaskideei entzun diedanagatik, oso gustora aritu dira eta haurrei kariño handia hartu die. Horrek hausnaketara bideratu nau, izan ere, niri ez zait horrelakorik gertatu, okerreko bidea hartu nuelakoan nago.

Aukera hau eman zigutenean motibazio handiz hartu nuen, baina denbora pasa ahala eta ikaskomunitateei buruz informazio gutxi ematen zigutela ikusita, behera egin nuen. Ez da aitzakia motibazioak alde egiteko, baina horixe da sentitu nuena. Dena den, lehenengo egunean ilusio handiz joan nintzen, baina haur bihurri horiekin topo egin ostean, uste baino zailagoa dela konturatu nintzen, baita erresponsabilitate handia dela ere.

Honetaz aparte, harrigarria iruditu zait ze mirespena duten irakasleekiko. Egun batean, irakaslearen aurretik iritsi ginen eta denbora horretan behin eta berriz ea irakaslea non zegoen eta noiz etorriko zen galdetzen ziguten. Azkenean, etorri zenean, batzuk beren aulkitik altxa eta irakasleari besarkada bat ematera joan ziren. Momentu horretan inbidia moduko bat sentitu nuen, izan ere, gu ere gelan egonda umeengandik ez genuen horrelakorik jaso. Beharbada ez da beste munduko ezer izango, haur hauek irakaslearekin nahiko denbora egon izango baitira konfiantza lortzeko.

Hau dena esanda, hausnarketa honekin ondorio positibo bat atera daitekeela ikus dezaket. Esan nahi dudana zera da, nahiz eta gogo handirik gabe joan eta motibaziorik gabe, zerbait ikasi dudala argi dago. Irakasle bezela izandako lehen esperientzia izan denez, hurrengo lauhilabetean ikaskomunitateetan jarraitzen badut edo bigarren kurtsoko Praktikum-a egitera joaten naizenean, beste jarrera batekin joateaz gain, zer egin behar dudan eta zer ez jakingo dut, hau errealitatea bizitzeko esperientzia aparta izan baita.

Momentu honetan ez nintzateke gai izango hemen ikasi dudanaz zerrenda bat egiteko. Azken finean, esperientziatik ikasten dela esan ohi da. Horregatik, hurrengo batean ikasgela baten aurreran jartzen naizenean konturatuko naiz zertarako balio izan didan honek eta zer hobetu dezaketen. Beraz, espero dut, zeharka bada ere, asko ikasi izana eta biharko azken klasea ondo aprobatxatzea, azkena izango baita, oraingoz behintzat.

2012/12/09

Summerhill


Hona hemen, Summerhill eskolak bizi izan duen eta gaur egun ere bizi duen errealitatearen erakusgarri den bideo bat. Alesander Sutherland Neillek sortutako eskola hau, Britainia Handian kokatzen da, Alemanian sortu bazen ere, gaur egun ikasle gutxi ditu eta ez du diru laguntza askorik jasotzen. Izan ere, eskola honek proposatzen duen hezkuntza sistema, hezkuntza sistema ohikoaren desberdina da eta ondorioz, ez du babes handirik gobernuaren aldetik.

UPV/EHUko 2012/13ko hauteskundeak

Pasa den asteartean, 2012/13ko UPV/EHU-ko errektore hauteskundeak ospatu ziren, non bigarren aldiz jarraian, Iñaki Goirizelaiak unibertsitateko errektoretza lortu zuen. Honela, errektore berriak, postua datorren lau urteetarako hartuko du, emaitza hau abenduaren 17ra arte erabat ofiziala izango ez den arren.

Unibertsitatea osatzen duten irakasle, ikasle eta langileek goizeko 9:00etatik, arratsaldeko 18:00ak arte botoa emateko aukera izan zuten, autonomia erkidegoan zehar zabaldutako hauteskunde mahaietan. Botoa emateko eskubidea zuten 51643 pertsonetatik, 4566k bakarrik eman zuten. Goirizelaiak, hauteskundeetara aurkeztu zen hautagai bakarrak, botoen % 55,16a aldekoa izan zuen. Orain dela lau urteko hauteskundeetan, Goirizelaiak, botoen % 52a lortu zuen, baina emaitzak ezin dira alderatu, orduan Marisol Esteban izan baitzuen aurka, zeinek botoen % 47a lortu zuen.

Hauteskundeetako partehartze handiena unibertsitatea osatzen duten 2239 irakasleen aldetik eman zen. Aldi berean, hauek izan dira errektore ohiari babes gehien eman diotenak. Bestalde, errektorearekiko babes  txikena administrazio eta zerbitzuetako langileena izan da.

Berriro ere hautatua izan ondoren, Goirizelaiak EHU zoriondu zuen eta eskerrak eman zituen hitz hauen bidez:  "Eskerrik asko zuen konfiantzagatik; komunitate akademikoa osatzen duten pertsona guztien errektorea izaten jarraituko dut". "Etorkizuneko erronkak zoragarriak dira, eta ilusio osoz aurre egingo diet hemendik lau urtera unibertsitate hobeago bat lortu ahal izateko"

Informazio gehiago eskuratzeko egin klik hemen.